Proiektu pilotu berritzaileak euskarazko ahozkotasuna modu ludiko eta natural batean lantzea du helburu. Horretarako, hemendik ekainera bitarte, 4 ikastetxe publikorekin eta 5 kirol klubekin egingo da lan. Proeiktu honetan, kirol partiden ostean, umeei euskaraz egindako elkarrizketak grabatuko dira eta, ondoren, Uriolak webgunera igoko ditu. Proiektuaren antolakuntzan, umeek ez ezik, entrenatzaileek eta
gurasoek ere parte hartuko dute, bakoitzak ardura desberdinak bere gain hartuz.