Emaitza ugari eman ditu aurtengoak, eta 120 haur eta gaztek, 18 entrenatzailek, 40 gurasok, hiru guraso elkarteko arduradunek, lau klubetako zuzendaritzek eta lau ikastetxeetako zuzendaritzek hartu dute parte proiektuan, haien ekarpenik gabe ezingo litzateke proiektua aurrera atera.
Guztira 32 formazio, 5 eztabaia saio, 4 ikastetxeren diagnosi, 2 talderen neurketa eta 33 bideo ekoitzi dituzte proiektuan zehar; Orain, proiektuaren ebaluazioarekin amaitu eta ondorio nagusiak ateratzea dagokio Kukulaisi Aisialdirako Topaguneari.