Kirola eta euskara uztartzen dituen proiektua azken txanpan dago. Partidu osteko elkarrizketak aurrera doaz eta lehiaketa eta txapelketak amaitzen doazen garai honetan, taldeak entrenamendu zein kirol topaketa bereziekin denboraldiari agurra ematen ari dira. Nahiz eta partiduak amaitu, taldeetako haur eta gazteak haien entrenamenduen inguruan hitz egin digute hainbat bideotan.
Ez galdu aukera eta bideoak ikusi!