2020/02/06 20:30

Erakusketa

'Sin Filtro' auzo erakusketa irekiko dute ostegunean Sarean espazioan

'Sin Filtro' auzo erakusketa irekiko dute ostegunean Sarean espazioan
Sarean Kultur Elkartea, Bilbo Zaharra

Otsailaren 6an, arratsaldeko 20:30ean irekiko ditu ateak Sarean Espazioan Dailey Fernandezek komisariatutako 'Sin Filtro' proiektuak. Auzo erakusketa honen bitartez San Frantzisko auzoko bizilagun zein artisten parte hartzea lortu nahi da, bakoitzak partekatu nahi izan duen obra edota objekturen batekin. Edozein proposamen bidaltzeko sinfiltrosarean@gmail.com helbidera idatzi.