2021/07/10 11:00 - 20:00

Azoka

'DendaFest' salmenta eta erakusketa gunea izango da Bilborocken larunbatean

'DendaFest' salmenta eta erakusketa gunea izango da Bilborocken larunbatean
Bilborock, Bilbo

Bilboko auzo garaietako merkatarien elkarteak moda, artisautza, kosmetika eta diseinua besteak beste biltzen dituen azoka antolatu du Bilborocken larunbatean. Horrez gain, egunean zehar musika eskaintza zabala ere egongo da, goizetik arratsaldera arte izango diren lau kontzertuekin. 11:00etan Betto Snay taldeak joko du, 13:00etan Afrika Bibangek, ostean, 16:00etan Estrella Electronicaren musika emanaldia izango da eta azkenik Nomad taldeak eguneko egitarauari amaiera emango dio. 

Denda Fest eskaintza goizeko 11:00etatik bisitatu ahal izango da larunbatean Bilborocken eta 20:00ak arte egongo da zabalik.