Bigarren eskuko objektu eta altzariak, vintage arropa, liburuak, aritsautza eta beste gauza asko egoten dira Dos de Mayo izeneko merkatuko postutxoetan. Baita giro aparta ere. Hileroko lehenengo larunbatean egiten zen pandemia iritsi zen arte. Koronabirusaren iritsieraz geroztik, baina, ez dute berriro antolatzeko baimenik izan orain arte. Hain zuzen, antolatzaileak udalaren baimena eskatzen ibili izan dira azkenaldian, aire zabaleko beste azoka batzuk berriz ere egiten hasi zirenetik.
Bada, itzulera maiatzaren 7an izango da, hain zuzen urteko ediziorik handiena egin ohi den hilabetean. Goiz-eguerdi parteko azokatxoa ez ezik, kaleari izena ematen dion hilabetekoan egun osoko egitaraua antolatu izan dute azken urteotan, janari-furgonetekin, musikarekin, eta abar. Aurtengoak ere ez du inor epel utziko.
Auzoko dendari, ostalari eta eragileek antolatu eta lagundu dute ekimena.