2024/10/24 19:00 - 20:30
AntzerkiaIkuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaie argitzea?, eta euskaldun berriek zergatik dute halako beldur izugarria akatsak egiteari?
Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko da. Ez da erraza izango, ezta serioa ere. Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dauka? Baina nondik hasi?
Galdera horien erantzunen berri izateko urriaren 24an San Frantiskoko Udaltegira hurbildu. Sarrera librea da.