2025/11/27 19:00 - 20:00
Antzerkia
Bilboko Zirkuitua 2025: LA ALDEA DURMIENTE antzezlana egongo da azaroaren 27an, 19:00etan, Basurtu Udaltegian.
Errege maltzurraren anbizioak emakume menderaezinez osatutako herrixka txiki bat mehatxatzen du. Komunitatearen antzinako bizimodua kontsumismoaren ametsean erortzeko arriskuan dago. Loti Ederraren ipuin ospetsuaren moldaera honetan, La Aldea lana kontrasteen mundu batean murgiltzen da, komunitate-bizitzaren eta bizi garen munduaren indibidualismoaren artean.