Mahatserriko 71 taldek bat egin dute Udaleko Gazte Lonjak programarekin

bertonaldizkaria 2013ko uzt. 23a, 09:41

Bilboko gazte-lonjen %91rekin harremanetan ipinita, Udalak haietariko %77rekin konpromiso-agiria sinatzea lortu du. Horren arabera, gazte-lonja horiek segurtasun eta bizikidetza arloko gomendio-zerrenda bat sei hilabeteko epean onartzeko hartu dute.

Hauek izan dira Gazte Lonjak Zerbitzuaren bigarren fasean lortutako emaitza nagusiak. Bertan, aholkularitza eta bitartekaritza eskaintzen dituzte eta Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz sustatu du, Bilboko gazte-lonjetan segurtasuna eta bizikidetza hobetzeko asmoz.

2012an umeen lonjen lehenengo zentsua egin ondoren, Gazte Lonjak proiektua ezartzen hasita dago, lokal horietako erabiltzaileei zerbitzua aurkezteko eta Gomendioen Gida betetzera gonbidatzeko asmoz, Udalaren aholkularitzapean. Gida hori gazte-lonjen segurtasuna eta auzokoekiko bizikidetza hobetzeko prestatu da.

Ildo horretan, 2013ko hasieran 218 lonja erregistratuta bazeuden, orain 182 lokal jardunean daude, batik bat, hurrengo inguruneetan: Begoña-Santutxu (39 lonja), Errekalde (33), Deustu (32) eta Uribarri (32).

Hamar lonjako seik haien jarduerari eutsi diote, baina bizigarritasun nahiz segurtasuneko baldintzak nabarmen hobetuta. Bestalde, 25 gazte-lonja berri ireki dira, eta horietako 18, talde sortu berriei dagozkie.

Parte-hartzea eta konpromisoa

Gazte Lonjak proiektuaren bigarren fasean lonja guztien %91 bisitatu zituzten eta gainerako %9ri informatzeko txartela utzi, Gomendioen Gida helarazi eta udal zerbitzu berri horrekin harremanetan ipintzera gonbidatu zaie.

Informatzeko ahalegin horri esker, lonjen %87k Gazte Lonjak proiektua osatzeko asmoa du, eta %77k sei hilabeteko epean segurtasuna eta bizikidetza hobetzeko ezarritako gomendioak betetzeko idatziz konpromisoa hartu dute.

Gazte Lonjak programari atxikitzeko arrazoien artean, gazte-lonja horien erabiltzaileek oso ontzat jo dute hurrengo alor bietan Bilboko Udalak eskainitako laguntza: alde batetik, segurtasuna eta bizigarritasuna hobetzea; eta bestetik, edonolako zalantzak argitzeko eta auzokoekin egon litezkeen gatazketan bitartekaritza ezartzeko aukera ematen duen gertuko kontaktua edukitzea.

Hainbat kasutan, Gomendioen Gida betetzeko konpromisoa sinatzea ez da lortu gazte-lonjak lekuz aldatu direlako edo beste erabiltzaile batzuekin zein lokalen jabeekin hitzarmena sinatu behar delako.  Gazte-lonjen %13k ez du programari atxiki nahi izan, ez dutelako Udalaren ikuskaritzapean egon nahi.

Gomendioak betetzea

Behin Gazte Lonjak proiektuari atxikitzea onartzen denean, gazte lokalek aholkularitza-zerbitzua izango dute segurtasunari, bizigarritasunari eta bizikidetzari buruzko gomendioak betetzen laguntzeko.

Bilboko Udalak eskainitako laguntza-lan honetan botikinak (127) eta itzalgailuak (105) dohainik banandu dira horrelakorik ez zituztenen lokaletan.

Gazte-lonjak hobeto erabiltzeko eta gozatzeko gomendioak honako hauei buruzkoak dira:

Lokalaren ezaugarriak:

Gehieneko altuera: 2,50 metro

Bainua (gutxienez 1,2 metro koadrokoa). Komuna, konketa eta aireztapen naturala (leihoa) edo tutuaren bidezko irteera duen sarexka eduki behar ditu.

Sare orokorretik datorren ur edangarria

Argi elektrikoa

Lokalaren edozein puntutatik, gehienez, 25 metrotara dagoen larrialdi-irteera izatea.

Larrialdiko argikuntza

Bizikidetza

Zaratak: Inguruneari buruzko Ordenantzan ezarritakoak errespetatzea, batez ere, 23:00etatik 7:00etara.

Higiene-baldintza egokiak, lonjaren kanpoaldea eta ingurunea mantentzea, objektuak edo zaborra kalean utzi gabe.

Segurtasuna

Irteteko ateak barrutik giltzaz ez ixtea.

Pertsianarik ez jaistea inor barruan baldin badago

Janaririk ez prestatzea, surik edo leherketa-arriskurik duten jarduerarik ez egitea

Sabaiak edo hormak apaintzeko material erregairik ez erabiltzea

Suteetarako itzalgailua

Osansungarritasuna

Usain txarrik ez edukitzeko aireztapen orokorra

Maiz garbiketa egokia egitea, zaborra ez pilatzeko

Animaliak izatea debekatuta egotea

Lehen sorospenetarako botikina

Indarrean dagoen kontratu bat eta erantzukizun zibileko aseguru-poliza izatea ere gomendagarria da.

Gatazka bitartekaritza

Azkenik, Gazte-Lonjak programak bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen diete bai gazte-lonjetan ibiltzen direnei bai auzokide eta lokalei lotutako edonori.

Era honetan, iazko uztailaren 1etik Bilboko Udalak barne-protokoloa sortu du hurrengo sailekin elkarlanean: Segurtasuna; Hirigintza; Obrak eta Zerbitzuak; Osasuna eta Kontsumoa; eta Euskara, Gazteria eta Kirola. Honi esker, atentzioa jasotzeko 49 eskaerari erantzuna eskaini zaie.

Eskaera hauen herena (17) gazte-lonjen erabiltzaileek egin dituzte, %22 jabeek (11) eta %12 auzokideek (6).

Kasu guztiak kontuan hartuta, galderen %53 Gazte Lonjak zerbitzuaren informazioari eta ezarritako gomendioei buruzkoak ziren eta %24,5 baino ez ziren bitartekaritza kasuengatik.

INFO + Gazte Lonjak

Telefonoa: 94 412 66 58

Whatsappa: 638 322 065

E-posta: gaztelonjak@ayto.bilbao.net