Konpartsak Kale Nagusitik pasako dira Inauterietan

bertonaldizkaria 2014ko ots. 6a, 11:05

Zer deritzozu 10 urteren ostean Udalak konpartsei Inauterietan Kale Nagusia erabiltzeko aukera emateari?

  • Irati, Errekalde: “Udalak baimena eman die konpartsei, baina baldintzak jarrita. Baldintza horiek ezin dira ontzat jo”.
  • Amaia, Deustu: “Positibotzat hartu behar da Kale Nagusiaren berreskurapena, baina ez horrela, mehatxupean”.
  • Ibon, Deustu: “Ondo deritzot konpartsek Bilbon geroz eta toki gehiago hartzea”.
  • Niko, Prim: “Oso ondo deritzot hori baita konpartsen berezko lekua. Jai herrikoien espiritua konpartsek dutela aitortzen du horrela Udalak”.
  • Galder, Uribarri: “Erakunde publiko batek Inauteriak kontrolatu nahi izatea ez da ulergarria. Inauteriak zerbait badira kontrol eza dira”.
  • Itziar, Bolueta: “Bazen garaia! Ekimen herrikoiei ere eman behar zaie bere garrantzia eta bere lekua”.