Otsailaren 3an jakinarazi zuen Gune Plataformak, martxoaren 11tik 22ra, pobreziarekin amaitzea aldarrikatuko zuen martxa egingo zuela Euskal Herrian barrena. Astelehenean abiatu zen Ermutik “Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea” lelopean eta hilaren 20an Iruñean burutuko den manifestazio eta ekitaldiarekin emango zaio amaiera.
Dagoeneko Ermura, Zornotzara, Gernikara, Durangora, Bermeora, Erandiora eta Areetara zabaldu dute prekarietatearen aurkako aldarria eta bihar Santurtzi, Sestao, Barakaldo eta Bilboren txanda izango da. Bilbon hainbat hitzordu zehaztu dituzte. 10:00etan, elkarretaratzea egongo da plaza Biribilean. Bertan, Troikaren ordezkarien bisitaren eta martxoaren 4ko Santutxuko etxe kaleratze zaiakeraren inguruan arituko dira. Ondoren, 10:30ean, RENFEko geltokira hurbildu eta AHTra bideratutako dirua gizarte laguntzetara zuzentzea eskatuko dute. Bukatzeko, 10:45ean, Bilbotik Barakaldora doan trena hartu eta handik Sestaora joango dira.
Martxa honetaz gain, Gune Plataformak furgoneta martxa bat ere antolatu du. Arrasatetik atera zen asteartean eta Iruñeara helduko da hilaren 20an; bihar Donostin izango da. Deialdi guzti hauetaz gain, Gune Plataforma Madrilen izango da martxoaren 22an, duintasunaren alde egingo den manifestazioan parte hartzeko.