Maiatzean 32.670 langabe egon dira Bilbon, aurreko hilabetean baino 423 gutxiago. Beherakada lan sektore guztietan eman da; nekazaritzan apirilean baino 9 lagun gutxiago egon dira lanik egin gabe gabe (573); Industrian jaitsiera 60 pertsonakoa izan da eta eraikuntzan 3.729 langabe egonda ere, apirilean (3.849) baino 120 gutxiago dira. Zerbitzuena da jende gehien biltzen duen sektorea. Horretan, 21.611 langabe egon dira maiatzean eta apirilarekin alderatuz, beherakada 256 lagunekoa izan da.
Sektoreetatik at, aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen taldeak gorakada izan du langabeziari begira; apirilean 3.695 pertsonek osatzen zuten multzoa 3.717ra igo baita.