Kamiseta gorria jantzita eta "Grebalariak aske" lelopean, absoluzioa eskatu zuten Urtzi Martinez eta Jon Telletxearentzat Kale Nagusian elkartu ziren herritarrek. Plaza Biribilean amaitu zen manifestazioan Grebalariak aske! plataformako kideek Martinez eta Telletxearen egoera azaldu zuten, 2012an atxilotu eta auziperatuak izan zirenetik gaur arte. Plataformako kideek "ez dute ulertzen" nolatan delitu bera leporatu zieten lau pertsonari, eta horietatik bi absolbituta dauden eta beste bi, Urtzi eta Telle, berriz, ez. Horregatik, beste behin ere, euren absoluzioa eskatu zuten.
Ibilbidearen amaieran, BBVA parean, manifestari batzuk banketxearen sarreretako batean duen teilatura igota, bengala gorriak piztu zituzten eta bi pankarta zabaldu zituzten, "Bat kolpatzen baduzue guztiak kolpatzen gaituzue" eta ""Urtzi eta Telle aske" esaten zutenak.
[2014/06/13] Espetxe zigorra jaso duten bi grebalariei elkartasun agertzeko manifestazioa deitu dute
[2014/06/16] Grebalariak Aske! plataformak gaur emango ditu hurrengo mobilizazioen xehetasunak
[2014/06/25] Bilbo mailako manifestazioa egingo dute gaur gazte grebalariei babesa emateko