"Milaka pertsonek babestu zuten gizarte iraultzaren 77. urteurrenean, langile klasearen burujabetza oinarri duen borrokarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu" azaldu dute. Erakundeak adierazi duenez, "hil zituztenen memoriak bizirik iraungo du haien ohorea eta koherentzia jarraitzen dugun bitartean". Gaur egungo apustua betikoa dela gehitu dute: auto-antolakuntza herrikoia, ekintza zuzena eta kapitalismoa pairatzen dutenen arteko elkartasuna. "Kaletik eta lanetik inoiz baino gehiago borrokatzen dugu langileriaren errespetu eta duintasunagatik, gure jomuga ahaztu barik: suntsitu nahi dugu sistema ezmoral, bidegabe eta ankerra, guztiontzako lekua dagoen beste bat eraikitzeko.