Txapeldunen arteko hitzordua Aste Nagusiko su artifizialetan

uriola.eus 2014ko uzt. 24a, 14:00

Azken bost urteetako piroteknia enpresa irabazleak haien artean lehiatuko dira aurtengo Aste Nagusian berrikuntza gisa.

Aurtengo Aste Nagusian XXIV. Bilbo Hiria Nazioarteko Sari Nagusia ospatuko da, azken bost edizioetako piroteknia irabazleek parte hartuko duten lehiaketa ikusgarria. Su artifizialak 22:45tan hasiko dira egunero eta Lehiaketa Fasea egun bikoitietan egingo da eta Erakustaldi Fasea, berriz, egun bakoitietan.

Su Artifizialen egutegia

Abuztuak 16     Eurobengale, Frantzia- Lehiaketa Fasea

Abuztuak 17     Gironina, Valentzia- Erakustaldi Fasea

Abuztuak 18     Astondoa Piroteknia, Bizkaia- Lehiaketa Fasea

Abuztuak 19     Peñarroja, Castello- Erakustaldi Fasea

Abuztuak 20     Goteborg, Suedia- Lehiaketa Fasea

Abuztuak 21     E. Martin S.L., Granada- Erakustaldi Fasea

Abuztuak 22     Martarello SRL, Italia- Lehiaketa Fasea

Abuztuak 23     Pirotecnia Igual, Bartzelona- Erakustaldi Fasea

Abuztuak 24     Pirotecnia Xaraiva, Ourense- Lehiaketa Fasea

Hiru kategoriz osatutako saria izango dugu aurten: epaimahaiaren saria, adituez osatua; jendaurrekoaren saria, herritarrek edo ekitaldira hurbiltzen den edonork bozkatuz. Parte hartzen dutenek Bilboko Udaleko Jaien sailan egingo den lehiaketa publikoan parte hartuko dute. Bost sari zozketatuko dira gehi sari berdea:

Epaimahaiaren saria

Lehiaketako epaimahaia Erakundeak izendatutako pertsona adituez osatua dago eta beraiek hartutako erabakia apelaezina izango da. Ezaugarri hauek kontuan izango dituzte: esparruaren okupatze edo betetzea, purutasuna, intentsitatea, distira eta koloreen iraunkortasuna, aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfekzioa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoritatea, inguruarekiko konjuntzioa, originaltasuna, erritmoa eta onarpena jendaurrekoaren partetik. Azken balorazio bilera egin ondoren, epaia Aste Nagusiko azken egunean enpresa irabazleari ezagutzera emango zaio. Saria txapela eta trofeoa izango da.

Jendaurrekoaren Saria

Su artifizialen jendaurrekoaren bozkaketa abuztuaren 16an hasi eta 26an bukatuko da. Behin ikuskizuna amaituta, jendaurrekoak gau horretako su artificial ikuskizuna bozkatu ahal izango du ondorengo bi egunetako epe barruan, gaueko 00:00ak arte. Epea igaro ostean, bozkaketen zenbaketa egingo dute. Bozkatzeko modu desberdinak izango dira: 

Internet bidezko botoa

Bozkatzeko, erabiltzaileak bere datu pertsonalak bete beharko ditu webgunean (Izena, Abizenak, NAN eta teléfono zenbakia). Ezin izango du NAN berarekin piroteknia-enpresa berdina bozkatu. “On line” bozkaketak piroteknia-jaurtiketa bakoitzeko 48 ordu igaro ostean botoa ematen ahalbidetzen du.

Mugikor aplikazio bidezko botoa

Bilbao Aste Nagusia 2014 mugikor app bidez bozkaketa SUAK sailetik zuzenean eta doan egiten da. Gustokoa duzuen piroteknia-enpresa aukeratzea besterik ez da egin behar eta nahi den puntuazioa eman (1etik 10era). Ondoren, “Piroteknia bozkatu” sakatu. App bidezko bozkaketak asteko edozein egunetan egin ahal izango dira, zabalik egongo den epe barruan eta piroteknia bakoitzeko behin bakarrik bozkatu ahal izango da.

SMS bidezko botoa

SMS mezu bidez bozkatu ahal izateko, SUA idatzi beharko da (hutsunea) eta azken su artizial ikuskizunaren puntuazioa (1etik 10era). Mezua 215800 zenbakira bidali. Mugikorraren bidezko bozkaketa batetik hamarrera bakarrik egin ahal izango da, jaurtiketa bakoitzari nota global bat emanez. Sistema honek piroteknia-ikuskizunaren eguneroko botoak jasotzen ditu, ospatu izan den azken piroteknia-ikuskizunarena, hain zuzen ere, epe honen barruan: egun jakin horretako 22:30etatik hurrengo eguneko 22:30etara. SMS bidezko bozkaketa-epea astelehenean abuztuaren 25ean bukatuko da, 00:00etan (mezuaren kostua 0,15€ + BEZ-ekoa da).

Facebook webgune ofizialaren bidezko botoa

Bilboko Udaleko jaien eta herritarren arretarako Facebook webgunearen bidez bozkaketa egiteko, Galdera aplikazioa erabiliko da. Horren bitartez, sare sozialaren erabiltzaileek 2014ko Aste Nagusiko Erakustaldi Kategoriako Su Artifizialen piroteknia onena hautatzeko parte hartuko dute.

Kupoi bidezko botoa

“El Correo” egunkarian argitaratuko diren kupoiekin ere bozkatu ahalko da. Kupoiak hurrengo egunetan argitaratuko dira: abuztuaren 16a, 17a, 18a, 19a, 20a, 21a, 22a, 23a eta 24a.

Sari berdea

Sari berdea gutxien kutsatzen duen piroteknia-enpresak eskuratuko du. Horretarako, erabiltzen dituzten produktuen azterketa egingo da berauek erabili baino lehenago. Behin materialea erabilita, azterketa berriro egingo dute.

Erakustaldi alorrean boturik gehien jaso dituen piroteknia zuzenean pasatuko da datorren urteko nazioarteko sailera. Halaber, bozkaketan parte hartzen dutenek ondorengo sariak eskuratu ahal izango dituzte. Internet, mugikor app, SMS eta kupoi bidez bozkatu dutenentzat bost sari zozketatuko dira Bilboko Udaleko Jaien Sailean irailaren 23an eguerdiko 12:00etan egingo den lehiaketa publikoa (Venezuela Plaza, 2-5. solairua). Gainera, SMS bidez botoa eman dutenen artean zozkatuko dira. Irabazlearen izendapenerako, hautestontzi batetik hogeita hamaika irabazleen izenak aleatorioki aterako dituzte eta horietako bakoitzarentzako ordezko baten izena ere bai.

Las noches del club de la comedia

La Casillako pabilioia Aste Nagusiko egitarauari gehituko zaio, laugarren denboraldia estreinatu berri duen Las noches del club de la comedia telebista saioak umorista onenak Bilbora ekarriko ditu abuztuaren 22, 23 eta 24an. Horien artean Ana Morgade, El Monaguillo, Kike San Francisco eta Gorka Aguinagalde izango dira. Dani Rovira Ocho apellidos vascos film arrakastatsuaren protagonista izango da ikuskizuneko gonbidatu izarra. Guztira, bederatzi bakarrizketalari hartuko ditu eszenatokiak hiru saioetan. Aurreratu dutenez, horietako batean emakumeek agintaritza hartuko dute. 2.000 eta 2.500 ikusle joatea iragarri dute.

 

[2014/07/23] 'Su eta desio gaua' ikuskizun magikoa Bilboko Aste Nagusiko Doctor Deseo taldearen kontzertuan

[2014-07-22] Euskal kirol eta folklorea, "Aste Nagusiko bereizgarria"

[2014/07/21] Berri Txarrak taldea Bilboko Aste Nagusiko azken orduko sorpresa

[2014/07/15] Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak

[2014-07-08] Bilbao BSR taldeari egokitu zaio Aste Nagusiko pregoi botatzea

[2014-07-07] Hau izango da 2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela

[2014-07-03] Loreto Errasti izango da Aste Nagusiko txupinera