Joan den astean multinazionalak bere ateak jaiegunetan ez ditzala ireki eskatzeko sindikatuak egin dituen kontzentrazioen ondorengo balioespena da hau. “Hiriak supermerkatu batean bihur ez daitezen babestu behar dira, kontsumismo konpultsiboak leku ez duen lurraldea garatzeko”, azpimarratu du. “Enpresa hauek langileen lan egutegia zapal dezatela galarazi behar dugu”, gehitu du erakundeak eta familia bizitza eta bizitza laborala bateratzea posible egiten duen lan eredua eskatu du.