24 orduko 6. greba eguna egingo dute gaur Bizkaibuseko langileek

uriola.eus 2014ko urr. 20a, 09:30

Beste hiru lanuzte egingo dituzte, bihar, ostegunean eta ostiralean eta akordio batera heldu ezean greba mugagabeari ekingo diote hurrengo astehelenetik aurrera.

Gaur hogeitalau orduko seigarren greba eguna egingo dute Bizkaibuseko langileek. Iaz Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako akordioa betetzen ez den bitartean, mobilizazioen egutegiarekin jarraitzeko asmoa dute sindikatuek. Bihar, ostegunean eta ostiralean ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte, eta langileek jakinarazi dutenez, gatazkak irauten badu greba mugagabeari ekingo diote langileek urriaren 27tik aurrera, UGT, CCOO, ELA, LAB eta LSB sindikatuek deituta.


[2014-10-15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"

[2014-10-10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek