Aldundiak eman behar dio "gatazkari irtenbidea", baina ELA sindikatuko Iñaki San Andresek ez du uste "epe laburrean" konponbiderik izango denik, "epe ertainean" baizik. Sindikatuek iaz Aldundiak sinatutako akordioa bete dezala eskatzen dute. "Ez dugu ezer gehiago nahi", dio San Andresek. Akordioan Bizkaibuseko lineak eta lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Baina sindikatuen aburuz, Aldundiak "ez du betetzeko asmorik", adostasun hartako "sinatzailea" bada ere. ELAren hitzetan: "Bera da bizi dugun egoeraren errudun bakarra".
Entzun osorik hemen Iñaki San Andresi Bilbo Hiria Irratiko Ibaizabal magazinean eginiko elkarrizketa.
Aldundiari eta enpresei kritikak
Afera honetan "bitartekari dela" adierazi du Aldundiak. Asteleheneko bileran, ordea, "onartu zuen ezin dela bitartekari izan sinatzaile ere badelako. Bileran onartu zuen buelta bat eman behar ziola lanpostuen mantentzeari edota murrizketari. Lan hori berari dagokio, lineak sortu eta hobetzen dituen bakarra bera baita". Sindikatuak "esperantza apur batekin" irten ziren Aldundiarekin izan zuten batzarretik. Arratsaldean enpresekin izan zuen bilera foru erakundeak eta, sindikatuek jakinarazi dutenez, "inork ez digu deitu". Komunikabideen bitartez ezagutu dute "ez dutela inolako mugimendurik egingo".
Bizkaibuseko lineen ustiatzaileak hitz egitera jesartzeko prest agertu dira sindikatuek "greba deialdiak utziz gero". Baina langileen ordezkariek ez dute uste negoziaketarako "formak direnik horiek".
Gutxiengo zerbitzuen eztabaida
Lanuzte eta greba deialdien aurrean, langileen erantzuna "erabatekoa" izan da, eta "gutxiengo zerbitzuak baino ez dira atera". Eusko Jaurlaritzak ezarritako %30eko gutxiengo zerbitzuak "gehiegizkoak" dira Iñaki San Andresek adierazi duenez, eta gainera ez dira linea guztietan proportzionalki ezartzen: "Linea batzutan zerbitzuen %100a dago eta normaltasun osoz ari dira lanean. Beste batzuk, berriz, ez dute gutxiengo zerbitzurik eta jendeak ez du mugitzeko aukerarik".
Hurrengo deialdiak
24 orduko greba egunak urriaren 3ean hasi ziren, gaurkoa laugarren greba eguna delarik. Era berean, sindikatuek datozen egunetarako, urriak 20, 21, 23 eta 24, egindako deialdiak mantentzen dituzte, eta urriaren 27tik aurrera greba mugagabeari paso emango diote.
[2014/10/13] 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote gaur Bizkaibuseko langileek
[2014/10/10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek
[2014/10/09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen
[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek
[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte
[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak
[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak
[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak
[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"
[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan
[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"
[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu