10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak

uriola.eus 2014ko ira. 15a, 10:45

Bilbo-Artxanda A3216 autobus linea bere horretan mantentzearen alde 10.000 pertsonak sinadura eman dute hamabi egunetan.

Aurreikuspen guztiak gainditu dira, eta "Ez dezagun gal busa" goiburupean hamabi egunetan buruturiko sinadura bilketak "gainezka" egin du. Horrela adierazi du Artxanda plataformak mezu baten bidez. Atzo -irailak 14 igandea- bukatutzat eman zuen kanpaina. Arratsaldean egin zuten sinaduren zenbaketa plataformako kideek, eta "zifra ofizialen esperoan" 10.000tik gora zenbatu zituzten. Eta sinadura orriek "heltzen jarraitzen dute", zioten. Hurrengo egunetan emango dute kopuru zehatzaren berri.

Batzarra bihar

A3216 autobus linearen desagerpenaren aurrean -urrian-, Bilboko Udalaren "intentzioak" aurrez aurre ezagutuko ditu Artxanda plataformak bihar -irailak 16-. Plataformak joan den astean adierazi zuenez, Garraio sailak batzarra egiteko proposamena egin die egun horretarako.

 

[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak

[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"

[2014/09/10] EH Bilduk Artxandako lantzadera zerbitzuaren ezaugarriak erabiltzaileekin adostea exijitu dio Abaunzari

[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan

[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"

[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu