Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitara eman ditu urriaren 6 eta 13 bitartean eginiko azterlaneko emaitzak, 2015eko Udal Hauteskundeetako boto aurreikuspenari dagozkionak, alegia.
Azterlan horren arabera, EAJ alderdiak 13 zinegotzi lortuko lituzke Bilboko Udalean, eta ondorioz egun dituen 15 zinegotziek ematen dioten gehiengo osoa galduko luke.
EH Bilduk ordezkari bat gehiago lortuko luke, guztira 5 ordezkari, eta bigarren indarra izango litzateke, popularrei aurrea hartuz.
PPk zinegotzi bat galduko lukete eta EH Bilduk bezala 5 zinegotzi izango lituzke.
Sozialistek egun dauzkaten 4 zinegotziei eutsiko liekete.
Ezustekoa, Ahal Dugu-Podemos alderdiak emango luke, Bilboko Udalean lehen aldiz ordezkaritza lortuz, 2 zinegotzi aurreikuspenen arabera, oraindik erabaki ez badu ere bakarka edo Bilbo Irabaziz koalizioarekin aurkeztuko den.
[2014/10/24] Aitziber Ibaibarriaga izango da EH Bilduko Bilboko alkategai
[2014/10/17] Alfonso Gilek bere hautagaitza aurkeztu du PSEko alkategai izateko
[2014/10/02] Juan Maria Aburto aurkeztu dute EAJko Bilboko alkategai