Bertan argi utzi zuten, kolore laranjaren bidez, giza eskubideak aldarrikatzen jarraituko dutela, eta "libre izateko eskubidea" eta herri honetan irekitako aro berriari "demokraziaz erantzutea premiazkoa" dela.
Auziperatuek denetariko egoerei aurre egin behar izan dietela azaldu zuten; atxiloketak, inkomunikazioa eta tortura, espetxeratzeak, milaka eurotako fidantzak jarri behar izatea, astero sinatu beharra, edota askatasunez mugitzeko baldintza eta eragozpenak. Gainera, datozen aste eta hilabeteetan auziperatutako hainbat lagunen sententziak ezagutuko dira.
Bestalde, egun, Euskal Herriak bizi duen errealitatea "erabat anakronikoa" dela gaitzetsi zuten; "konponbidea eta bakea ekarriko duen prozesua zapuztu nahi dute militantzia eta lan soziala zein politikoa kriminalizatuz" eta horren aurrean "tinko" agertzeko deia luzatu zuten.
Bukatzeko, "konponbidea eta bakea eraikitzeko herritar guztien konpromisoaren beharra" dagoela azaldu zuten eta indar horrekin "giza eskubideak bermatuak izango diren eszenatokia" eraiki ahal izango dela. Beraz, datozen aste eta hilabeteetan kaleak "aldarrirako esparru bihurtu behar" direla gehitu zuten; "laranja koloreak txoko guztiak zipriztindu behar ditu libre bizi nahi dugula eta libre biziko garela garbi adieraziz".
[2015/02/09] Laranja kolorez Gobernu Zibila inguratzeko deia egin du Bilboko 'burdin harresiak'
[2015/02/20] Laranja kolorez Gobernu Zibila inguratu eta Bilboko 'burdin harresia' osatuko dute