'TROIKA KANPORA! ¡No al TTIP! ¡No al Plan Juncker!' lelopean Euskalduna Jauregiaren aurrean egingo dute elkarretaratzea goizeko 11:00etan.
Nazioarteko merkataritza hitzamen eta akordioen eraginak "kezkatuta" ditu Euskal Herriko hainbat erakunde eta lagun. Ondorio "murriztaileak" izango dituztela pentsatzen dute, interes publikoaren alde egindako lana "suntsituko dutela".
Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak (Transatlantic Trade and Investment Partnership–TTIP, ingeleseko laburtzapenean), Kanadarekiko Akordioak (Comprehensive Economic and Trade Agreement–CETA) eta TISAk (Trade in Services Agreement) "eragin negatibo handia izango dutela ikusirik", Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek akordio horien kontra batera lan egiteko erabakia hartu dute.
Joan den urtarrilaren 28an, La Bolsa udaltegian 'Euskal Herriak TTIPari EZ' izenarekin akordio hauen kontrako manifestu bateratua aurkeztu zuten.
[2015/01/29] Euskal Herrian, TTIPi EZ!
[2015/01/28] 'Euskal Herria TTIP EZ' manifestua aurkeztuko dute gaur La Bolsan
[2015/01/21] Mahai-ingurua: 'TTIP: kapitalismoaren ofentsiba berria'
[2014/10/07] Europako TTIP hitzarmenaren aurkako elkarretaratzea urriaren 11an