Langabeziak behera egin du otsailean Bilbon

uriola.eus 2015ko mar. 11a, 09:10

Urtarrileko (31.997) datuekin alderatuta, 106 langabe gutxiago egon dira otsailean (31.891) Bilbon. Sektore guztietan beherakada eman bada ere, aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen taldeak gora egin du.

Guztira 31.891 langabe egon ziren otsailean Bizkaiko hiriburuan. Beherakada handiena zerbitzuetan eman da; urtarrilean (21.274) baino 70 langabe gutxiago egon baitziren otsailean (21.204). Era berean, industrian 2.845 lagun zeuden lan egin gabe, urtarrilean (2.897) baino 52 gutxiago; nekazaritzan 571, aurreko hilean baino 4 gutxiago; eta eraikuntzan 3.546, 25eko beherakadarekin.

Hala ere, aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen artean gorakada eman da. Otsailean 3.725 pertsonak osatzen zuten taldea, urtarrilean (3.680) baino 45 gehiagok. 

[2015/02/17] Abenduan baino 955 langabe gehiago zeuden urtarrilean Bilbon