"Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatzen duen ikus-entzunezko lana aurkeztuko dute gaur arratsaldean. Film laburra da Egiari Zor Fundazioak ekoitzi duena: "Egia itzaletik argira atera nahi du". Bertan, parte hartu dute euskal herritar askoren senideek. Euren familiartekoen heriotz "iluna" argitzea helburu du proiektuak. "Gure senideen heriotzen inguruko egia osoa nahi dugu", adierazi zuten martxoaren hasieran fundazioko kideek ‘Egiari: Itzaletik Argira’ proiektuaren berri ematean. "Eskubide guztiak pertsona guztiontzat", eskatu zuten orduan.
Film laburreko partaide dira, besteak beste, Kontxi Zeberio (Ina Zeberioren ahizpa), Andoni Txasko (Martxoak 3 elkarteko kidea), Anabel Anza (Jon Anzaren arreba), Maiana Bustintza (Jose Miguel Bustintzaren alaba), Xabier Irazusta (Rosa Zarraren senarra) edota Begoña Zabalza (Mikel Zabalzaren arreba).
Ikus-entzunezkoa gaur, martxoak 23, proiektatuko da La Bolsa udategiko ganbaran 19:00etan. Deialdi irekia da bertaratu nahi duen edonorentzat.
[2015/03/02] Bertsio ofizial "ilunak" argitzea Egiari Zor fundazioaren erronka