Kongresuak 'Mozal legeak' onartu dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute PPren egoitzaren aurrean

uriola.eus 2015ko mar. 26a, 13:27

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak elkarretaratzea egin du gaur PPren egoitzaren aurrean, Bilboko Kale Nagusian, mozalak ahoetan eta 'Movilízate, Danok kalera' lelopean. Kongresuan gaur 'Mozal Lege' deritzenak onartu direla salatu nahi izan dute.

Plataformak, eragile sozial ezberdinez osatua, eta haiekin bate gin duten zenbait pertsonek salatu dute espainiako gobernuak gaur onartu dituen lege erreformen multzoak herritarron protestarako eskubidea murriztea beste helbururik ez duela, aldaketa sozialerako dugun tresna kriminalizatuz. Erreforma horiek, zeinen artean aurkitzen diren tasa judizial berrien aplikazioa, Kode Penalaren erreforma eta Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma, adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena suposatzen dute.

Protesta zibila gure gizartearen hobekuntzarako eta eraldaketarako, zein oinarrizko eskubideen aldarrikapenerako ezinbesteko bitartekoa da. Berau gabe hainbat aurrerapen sozial ezinezko izango lirateke, gaur hain oinarrizkotzat ditugun emakumeon bozka eskubidea edo langileon grebarako eskubidea kasu. Maila internazionalean ere topa ditzakegu mundua aldatzen lagundu duten mobilizazio sozialak, Hegoafrikako apartheidaren abolizioa edo Indiako independentzia lortuz.

Azken urteetan, krisi eta murrizketa sozialen garaia izanik, Estatu mailan mobilizazio sozialen eta protestarako molde berrien gorakada eman da, zeinen aurrean, gobernuak, irtenbideak bilatu beharrean, errepresioarekin erantzun baitu.

Tramitera eraman dituzten lege erreformek suposatuko lukete, adibidez; poliziaren deklarazioa nahiko izatea hainbat jokabide zigortzeko, epaileen aurretik pasatzearen aukera alboratuz; edo eraikin bat eskalatzeak 600 euroko isuna suposatzea, eta 30.000 eurorainokoa parlamentuaren aurrean kontzentratzeak; edo 6.000.000 eurorainokoa Garoñara martxa baimenik gabe konbokatzeak.

Manifestazioa larunbatean

Herritarren Kriminalizazioaren kontrako Plataformak dei berezia luzatzen du martxoaren 28an, larunbata, Bilboko Arriaga Antzokitik 'Movilízate, Danok Kalera' lelopean 17:30ean aterako den manifestaziora.

 

Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma

Eragileak: Plataforma de sin papeles Mbolo Moy Doole, Sagarrak, Greenpeace Euskadi, m15m, Berri-Otxoak, Sare Antifaxista, Fundación Paz y Solidaridad, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Tosu Betirako, Komite Internazionalistak, Ernai, Salhaketa Bizkaia, Mugitu!, KEM-MOC.

Atxikimenduak: Taldeak: Danok Lan, Desazkundea, Ekologistak martxan Bizkaia, Harresiak Apurtuz (Coordinadora de ONGs de Euskadi de apoyo a inmigrantes), Argilan, Kakitzat, Antikapitalistak Elkartea, Ehgam, “BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI”, Mujeres del Mundo “Babel”, Asociación de trabajadoras del hogar (ATH-ELE), Bilboko kitzikan, Mugarik Gabe, Bilboko Askapena, Txiapasekin, Ekintza Zuzena Aldizkaria, Euskal Herriko Mumiaren Lagunak, Baskale, Bilboko Konpartsak.

Sindikatuak: ESK, CGT-LKN,CCOO Euskadi, CNT.

Alderdiak: EHBildu.

 

 

[2015/03/06] Hileta-martxarekin "adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena" irudikatu dute

[2015/03/05] Protesta eskubidearen "heriotzari" omenaldia gaur arratsaldean

[2015/02/26] 'Mozal legeari' aurre egiteko mobilizaziorako deia egin du gizarte eragileen plataforma berriak

[2015/02/26] 'Mozal legea' salatzeko 'Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma' aurkeztu dute gaur