Langabeziaren gorakada eman da Bilbon martxoan

uriola.eus 2015ko api. 13a, 14:02

Otsaileko (31.891) datuekin alderatuta, 273 langabe gehiago egon dira martxoan (32.164) Bilbon. Nekazaritzan izan ezik sektore guztietan eman da gorakada eta honetan pertsona bakarreko beherakada egon da, 570.

Guztira 32.164 pertsona lan gabe egon dira martxoan Bizkaiko hiriburuan. Gorakada handiena zerbitzuetan eman da, martxoan (21.365) otsailean (21.204) baino 161 langabe gehiago egon baitziren. Era berean, eraikuntzan 3.564 lagun lan gabe zeuden martxoan, otsailean (3.546) baino 18 gehiago eta industrian 2.854, otsailean (2.845) baino 9 gehiago.

Aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen artean ere gorakada eman da; martxoan 3.811 lagun zeuden sektore honetan lanik egin gabe, otsailean (3.725) baino 86 gehiago.

 

[2015/02/17] Abenduan baino 955 langabe gehiago zeuden urtarrilean Bilbon

[2015/03/11] Langabeziak behera egin du otsailean Bilbon