LOMCE legeak ezartzen duen Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek egin beharreko azterketak badu lehen data Euskal Autonomia Erkidegoan. Bihar, maiatzak 21, Gasteizko bi ikastetxetan –Zabalgana eta Ramon Bajo– azterketa egitera deitu ditu Hezkuntza Sailak Arabako 3. mailako umeak.
"Eusko Jaurlaritzak informaziorik eman gabe badakigu 3. mailako azterketa ostegun eta ostiral honetan egingo dela", esan du Hezkuntza Plataformen Topaguneak komunikatu baten bidez. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren jarrera kritikatu du topaguneak, eta batik bat azterketa dataren gaineko "sekretismoa".
Bihar eta etzi mobilizazioak deitu dituzte EAEko hainbat lekutan. Hezkuntza Plataformen Topaguneak Gasteizen egingo diren ekimenetan parte hartzeko mezua zabaldu du, "izan ere, antza, bertan hasiko baitira 3. mailako azterketa inposatzen".
Bilbon ere deitu dute mobilizazioa. Luis Briñas ikastetxean eta Karmelo Ikastolan, bihar –maiatzak 21– eta azterketa egun guztietan, kontzentrazioak egingo dituzte 8:45ean hasita.
Deialdiak
- Lezon: 18:00ean bilkura