Eusko Jaurlaritzak ez du Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek egin beharreko azterketaren gainean informaziorik zabaldu gaur arte. Hezkuntza Plataformen Topaguneak Atzo eman zuen ezagutzera gaur hasiko zirela Gasteizeko bi ikastetxetan "LOMCEk ezarritako azterketak egiten".
Hirugarren mailako proba ikastetxe guztietan ez egitea erabaki du Jaurlaritzak; 30 aukeratu ditu. Gasteizeko bi izan ezik, gainerakoak ez du zehaztu zein diren.
Hezkutza Saileko ordezkarien "sekretismoa" salatzeko, "azterketa egitera behartuta dauden familia, ikasle eta langileekiko" elkartasuna eta babesa adierazteko eta "beste hezkuntza eredu bat nahi dugula" aldarrikatzeko mobilizazioak egin dituzte gaur goizean ikastetxe askotan. Besteak beste, Santutxuko Luis Briñas eskolan eta Karmelo Ikastolan.
Biharko ere, ostirala, hainbat mobilizazio deialdi egin ditu Hezkuntza Plataformen Topaguneak.
Mobilizazioak - Maiatzak 22 ostirala