Ernai erakundeko kideei "lekuz kanpoko" iruditzen zaie "Frantziako zein Espainiako espetxe politika salatzeagatik jasandako adierazpen askatasunaren murrizketa", eta "are ulergaitzagoa" Topatuko Iraitz Salegi kazetariari ustezko delitu bera leporatzea "gertatutakoaz informatzeagatik".
Ernaik eta Topatuk, bakoitzak bere bidetik, "euskal gazteriari egiten dioten ekarpena oztopatzeko nahia" besterik ez dute ikusten sumario honetan. "Horregatik defendatu beharko ditugu gure proiektuak" Angela Murillo epailearen aurrean Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Iraitz Salegi eta Periko Solabarriak.
Auzipetuei babesa adierazi eta adierazpen askatasunaren alde egiteko hainbat dinamika jarri dituzte abian azken hilabeteotan auzipetuen herrietan. Esaterako, Iraitz Salegi Topatuko kazetariari babesa adierazteko eta indarrean jarri nahi duten Mozal legeari aurka egiteko martxan jarritako Kazetaritza ez da delitua dinamika. Guztira, 468 kazetaritza irakasle, argazkilari eta kazetari (93 hedabidetakoak) batu dira manifestura.
Topatu.info-tik hartua
[2014/12/18] Kartzela zigor eskaria Topatuko kide bat, Ernaiko zazpi eta Periko Solabarriarentzat