19:00etan Aldundiaren Jauregiaren aurrean (Kale Nagusia) elkartuko dira eta txirrindulaz Udaletxeraino joango dira. Bertan, eskaileretan, bi pankarta eta hainbat kartelekin elkarretaratzea egitekoak dira. Karteleetako leloak Bizikletaren aldeko konpromisoa izeneko dokumentutik hartuko dituzte.
Dokumentu hori hauteskunde kanpainan argitaratu zuen Biziz Bizi elkarteak eta maiatzaren 24ko udal hauteskundetan Bilboko Udalera aurkeztu ziren 11 hautagaitza zerrendetatik zortzik babesa eman zioten, zortzi horietatik lauk ordezkaritza lortu dute Udalbatzan (EH Bildu, Ganemos, PSE-EE eta Udalberri).