Cardañok eta Piolek hiru urteko espetxe zigorrari aurre egin beharko diote baina oraindik ez dituzte atxilotu. Cardaño 2007an atxilotu zuten Donibane Garazin eta 2013an beste kale eraso batengatik absolbitu ondoren, aske geratu zen. 2014an berriz epaitu zuten, zigortua izan den azken prozedura honengatik. Gaur, bere auzoan, Santutxun, manifestazioa egingo dute 20:00etan, Karmelo plazatik hasita.
Era berean, eta sumario beraren baitan dago Piol. Bera era espetxean egondakoa da, zazpi urtez hain zuzen ere. Honen aurrean, Kirruli Kultur elkarteak salatu du, zigorraren helburu bakarra "konponbidea bilatu baino egoera politikoa nahastea eta sufrimendu gehiago eragitea" dela. Gaur, 20:00etan, elkarretaratzea egongo da Kirruliren txokoan.
[2014/11/03] Epaiketa politikoak gaitzesteko protestak egongo dira auzoetan