Gure Esku Dago: "Garrantzitsua da San Mameserako sarrera aurretiaz eskuratzea"

uriola.eus 2015ko eka. 10a, 17:14

Iazko ilusioa ez da eten. Durango eta Iruñea eskuz esku lotu zituen giza katea hunkigarria izan bazen, Gure Esku Dago herri ekimenaren '#BaietzBostakBete' erronka izugarria izango da. Bizkaitarrek San Mames zelaia betetzea dute erronkatzat. 

Ekainaren 21ean bizkaitarrek Bilbon izango dute hitzordua. Hain zuzen ere, San Mames futbol zelaian. "San Mames erabakitzeko eskubiaren katedrala izatea nahi dugu". 17:30ean hasiko da eguneko ekitaldi nagusi, baina aurretik eta ondoren hamaika aukera izango da, "egun osoko egitaraua" prestatu baitute.

Ekainaren 21eko "gastu guztiei" aurre egiteko San Mameseko ekitaldirako sarrera ordaindu beharko dute herritarrek. Aurretiaz sarrera eskuratzea "garrantzitsua" dela azpimarratu du Gure Esku Dago lantaldeko Maddi Ibaibarriagak. Sarrerak zenbakituak izango direla eta, taldean joatekoak direnei sarrerak "elkarrekin hartzeko" aholkatu diete.

Interneten eskura daitezke (gureeskudago.eus) edota hiriburuetan GEDk dituen lokaletan (Bilbon, Buenos Aires kaleko 13. zenbakian eta zenbait auzotan). Bi urtetik beherako umeek ez dute sarrerarik ordaindu beharko, baina sarrera eskuratu beharko dute. Umeen aulkitxoak ezingo dira zelai barrura sartu, baina gune berezia prest izango dute bertan uzteko. 3 eta 14 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 15 urtetik gorakoek 10 euro.

Eta, azken gomendioa, "koral koloreko kamiseta jantzita etortzeko".

 

Ekainak 21 - Egitaraua

• 12:00-12:30 OIHAL KATEA Euskalduna Zubia eta Areatza artean
• Eguerdian, gune desberdinetan: kontzertuak, bertso saioa, haurrentzako
puzgarriak, tailerrak, erromeria…
• Bazkalorduan: Txahal errea, bokatak, sahieskiak, edariak… Eta etxetik ekarritakoa
jateko lekua.
• 16:30 San Mames Barriako ateen irekiera
• 17:30 EKITALDI NAGUSIA San Mamesen
• 20:30 Oxabi erromeria eta lagunak: Francis (Doctor Deseo), Alex Sardui (Gatibu),
Ibon Altuna (Itziarren Semeak), Miren Amuriza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria, dantzariak magoak… eta askoz gehiago!

gureeskudago.eus

[2015/06/09] 'Gaur hautetsontzia, bihar erabakia'

[2015/06/08] Ehuntze egun jendetsua Deustun

[2015/06/08] Giza eta oihal kate indautxuarra

[2015/06/05] Erabakitzeko eskubidearen korrontea San Mamesera bidean

[2015/06/02] Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea Indautxun

[2015/05/29] Gure Esku Dago: "Erabakia nola eta noiz gauzatu da gure erronka, eta horretara goaz"

[2015/04/22] Gure Esku Dago dinamika herritarrak badu erreferentziarako lokala Bilbon

[2015/04/20] Gure Esku Dago: Bizkaiko lokalaren inaugurazioa Bilboko Buenos Aires kalean

[2015/04/14] Erabakitzeko borondatez jositako oihala San Mames zelaia estaltzeko

[2015/03/24] Erabakitzeko eskubidearen alde urrats berri bat

[2015/02/26] IBAIZABAL: Gure Esku Dago-ren proposamen berriak

[2014/12/17] 'Jostunak' dokumentala estreinatu du Gure Esku Dago ekimenak