Hamazazpi hilabete daramatza Zuluetak isolamenduan; lehenegoz Puerto de Santamariako espetxean egon zen eta orain Estremerakoan. Beti ere presondegiko 'sarreretan', isolamenduko galerian. Eguneko 24 orduak bakarrik emate ditu; kartzelako funtzionarioekin eta janaria eramaten dion preso sozialarekin baino ez du harremanik.
Egoera honen aurrean, bere lagun eta senideek, bihar, abuztuak 26, asteazkena, 12:00etan, salaketa jarriko dute eta elkarretaratze bat egin, Buenos Aires kaleko 6. zenbakiko Instrukzio epaitegian.