Gero eta gutxiago falta da jauzilariak Salbetik saltoka ikusteko. Bihar, osteguna, hasiko dira lehenengo entrenamenduak 13:00etan. Ostiralean, 14:00 eta 16:00 bitartean egingo dituzte bai entrenamenduak bai sailkapen-txandako jauziak.
Larunbata, hilak 26, izango da egun handia. 14:00etan aurkeztuko dituzte jauzilariak, 15:00etan hasiera emateko 'Red Bull Cliff Diving World Series Bilbao 2015'-ri. Bi orduko ikuskizuna aurreikusita dago. Sari banaketa 17:00etan hitzartu du antolakuntza taldeak.
Eraginak
Oinezkoek itxita aurkituko dute Salbe zubiko espaloietako bat, hain zuzen ere, Deustuko zubitik hurbilen dagoen espaloia. Eta itxita egongo da irailaren 27ra arte.
Gaur, irailak 24, eta bihar, irailak 25, honako aldaketa hauek aurreikusi ditu antolakuntzak Bilboko kale eta errepideetan.
- Rekalde zumarkalea: Moyua plaza eta Salbe zubiaren arteko zatia ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da,
Salbe zubiranzko noranzkoan. Alabaina, garraio publikoarentzat eta ibilgailuentzat bidea libre egongo da zehar-kaleetan.
- Salbe zubia: ibilgailuen zirkulazioa bi noranzkoetan itxi egingo da, eta oinezkoen igarotzea libre utziko da, salbu eta jendea pilatzearen ondorioz segurtasun-neurri gisa hori ere itxi behar bada.
Bi eraginak ordu hauetan gertatuko dira: ostegunean, hilak 24, 12:00etatik 16:00etara eta ostiralean, hilak 25, 13:00etatik 17:00etara.
Irailak 26
12:30etik 18:30era, gutxi gorabehera.
- Rekalde zumarkalea: Moyua plaza eta Salbe zubiaren arteko zatia ibilgailuen zirkulaziorako itxi egingo da, Salbe zubiranzko noranzkoan. Alabaina, garraio publikoarentzat eta ibilgailuentzat bidea libre egongo da zehar-kaleetan.
- Salbe zubia: ibilgailuen zirkulazioa bi noranzkoetan itxi egingo da.
• Maurice Ravel gunetik datozen ibilgailuek Salbe zubiaren ordez izango duten aukera hauxe da: etorbide horretatik Ugasko tunelerantz, Pio X.aren plazarantz eta Deustuko zubirantz joatea.
• Moyua plazatik eta zeharkakoetatik datozen ibilgailuek Salbe zubiaren ordez izango duten aukera hauxe da: Elcano kaletik Euskadi plazarantz, Deustuko zubirantz, Pio X.aren plazarantz eta Ugasko tunelerantz, Maurice Ravel etorbiderantz joatea; edo Pio X.aren plazatik Txorierri tunelerantz joatea aireportura edo korridorerantz jotzeko.
- Abandoibarra (Leizaola Lehendakariaren kalea Uribitarte kalearen artean): ibilgailuen zirkulazioa mugatuko da, baina egoiliarrei garajeetara pasatzen utziko zaie Ramon Rubial kalera arte.
- Unibertsitate etorbidea: ibilgailuen zirkulazioa bi noranzkoetan itxita egongo da, Agirre Anaiak kalearen eta Salbe zubiaren artean.
- Ernesto Erkoreka plaza eta Campo Volantin: etete edo iragazte selektiboa. Kastaños eta Matiko eremura doazen ibilgailuak soilik igaro ahalko dira.
- Bilbobusen 11 eta 71 lineen geralekuak kenduko dira Unibertsitateen etorbidean, Campo Volantinen, Botika Zaharren eta Erkoreka plazan, 12:30etik 18:30era. Bilbobusen lineen gaineko eraginak ikusteko, sartu www.bilbao.net/bilbobus webgunean edo deitu udal-informazioko telefonora, 010.
Red Bull Cliff Diving World Series 2015 - Agenda
Irailak 24 / Osteguna
13.00 - 15.00 Lehenengo entrenamenduak Salbe zubian
Irailak 25 / Ostirala
14.00 - 16.00 Entrenamenduak eta sailkapen-txanda
Irailak 26 / Larunbata
14.00 - 14.30 Jauzilarien aurkezpena
15.00 - 17.00 Red Bull Cliff Diving World Series Bilbao 2015
17.00 Sariak ematea
[2015-09-21] 27 metroko Salbetik saltoka munduko jauzilari onenak bigarranez