Ekimen berriak lotzen ari dira antolatzaileak eta beraz, egitaraua luzeagoa izango da. Datozen egunetan egitarau osoaren berri emango dute. Bitartean "programa irakurri eta urriaren 24an Bilboko Alternatiben Herrian egongo diren gustuko ekintzak apuntatzeko" gonbitea egin dute jendartean.
http://alternatibenherria.eus/wp-content/uploads/2015/09/triptikoa.pdf
Lagunak eta dirua gora
190 'alterlagunek' egin dute bat Alternatiben Herria egitasmoarekin eta crowdfunding bidez martxan jarri den diru bilketan 7.885 euro batu dira dagoeneko. "Aletxo bat besterik ez 8.000ra iristeko. Zuk jarriko duzu", galdetzen dute antolatzaileek.
Izan ere, horrelako ekimen bat antolatzeak "kostu ekonomiko handia" suposatzen du. "Argi izan behar dugu Alternatiben Herria aurrera atera nahi bada ezinbestekoa dela dirua biltzea", adierazi dute talde motorreko kideek.
[2015-09-24] Alternatiba bila, alternatibak bertan
[2015-09-21] Alternatiben aurrerapena
[2015-09-21] Hilabeteren faltan, 'Alternatiben Herria'-ren aurrerapena izango da ostegunean
[2015-09-15] "Alternatiba egiteko" crowdfunding kanpaina erraldoia abiaraziko dute
[2015-09-10] 1.000 alternatiba izatetik gertu
[2015-06-11] 'Alternatiben Herria' bihurtuko dute Bilbo urriaren 24an