Estatuak "behea jo du" Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen aurkako "prozesu esperpentikoarekin", Herriak Libre dinamikako ordezkariek adierazi dutenez. Askapenako bost burkide kartzelaratzeko eskariaz gain -Walter Wendelin, David Soto, Aritz Ganboa, Unai Vazquez eta Gabi Basañez-, Estatuak Askapena eta beste hiru elkarte "ilegalizatu nahi ditu egiten duten lan internazionalista, euskaldun eta herriatarra desagerrarazteko". Urriaren 19an hasiko da bost lagun eta lau elkarteen aurkako auzia Adientzia Nazionalean.
"Agresiotzat" jo duten "hamaikagarren erasoari" uko egingo diotela iragarri dute Herriak Libre dinamikako kideek. "Muzin egiten diogu Estatu inperialista txikitzaile honen epaiak entzuteari. Estatu espainolak ez dauka zilegitasunik gure lana epaitzeko; herria da epaile bakarra", erantsi dute.
Auzi prozesua "herriari bakarrik" dagokiola gogoratu dute. "Eta herriak aspaldi daki Estatu inperialista espainolak zein paper betetzen duen munduan". XV. mendeko Avya Yalaren txikizioa, NATOren heriotzak edota Saharako inposaketa eta abandonoa adibidetzat jarri dituzte.
Ondorioz, Bilboko Herriak Libre dinamika osatzen duten erakunde, elkarte eta norbanakoek gaur 19:00etan Arriaga plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartuko dute, eta Alde Zaharrean zigi-zaga ibili ostean, Zazpi Katu gaztetxean bukatzeko. Gaztetxe aurreko plazan eta eskaileretan, 20:00etan, plazaratuko dute "deliberamendua," Espainiako Estatuaren aurkako "herri epaia".
Bai manifestazioan bai herri epaiketan "gurekin batera" parte hartzeko deia zabaldu du Bilboko Herriak Libre dinamikak.
[2015/09/24] Bilbouni IAk Bilboko Herri Epaiketan parte hartzera deitu du
[2015/09/24] Manifestazioa, herri epaiketa eta kontzertuak 'Herriak Libre egunean'
[2015/08/31] Aste Nagusian ozen entzun da Askapeñaren aldeko aldarria
[2015/08/26] Askapeña konpartsa, jaiez, internazionalismoaz eta epaiketez
[2015/08/07] Jabier Ruiz eta Pedro Castillo, Askapeña: "Jaia ez dago desagertzerik"
[2015/04/23] Askapeña konpartsa: "Egotzi ahal diguten delitu bakarra internazionalistak izatea da"
[2015/04/20] Askapeña konpartsa babesteko dei bateratua egingo dute jai herrikoetako eragileek