"Berriro ere" dei egin dio Bilboko Udalak Espainiako Barne ministroari "Hassanna Aaliari babes politikoa emateko eskabidea berraztertu dezan". 12/2009ko Legean oinarritu da Bilboko Udala horretarako. Lege horren arabera, Hassannak "nazioarteko babesa jasotzeko egin duen eskaera onartu" behar du Ministeritzak.
Udaleko alderdiek babestu duten adiearazpenean zehazten da Hassanna bere herrialdera bueltatzen bada, "Marokoko agintaritza okupatzaileak zigor gogorra ezarriko diola eta, honezkero, ez da kartzelatik bizitza osoan irtengo. Berak politika arloan nazioarteko aitorpena jasotzeagatik eta saharar herriaren autodeterminazio eskubidearen alde modu baketsuan borrokan dabilen pertsona aktiboa izateagatik sortu da honako egoera hau".
Elkarretaratzea
'Hassanna libre Sahara aske batean' lelopean bihar, hilak 9, elkarretaratzea deitu dute hainbat gizarte eragilek 12:30ean, Plaza Eliptikoan.
[2015-02-20] Hassanna Aaliari babesa eman dio Bilboko Udalak
[2015-02-02] Hassanna Aaliarentzat asilo politikoa aldarrikatu dute Bilbon
[2015/01/30] Hassana Aalia babesteko manifestaziora deitu dute bihar