Epaiketa politikoen amaiera eskatzeko elkarretaratzea egingo dute

uriola.eus 2015ko urr. 19a, 09:20

Gaurtik azaroaren 2ra, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaituko du Askapena herri mugimendu internazionalista "ETAko kanpo harremanetarako tresna izatea" akusaziopean. Arriaga plazan, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute auziperatuei elkartasuna adierazteko.

Askapenako bost kiderentzat -Walter Wendelin, David Soto, Aritz Ganboa, Unai Vazquez eta Gabi Basañez- seina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak, eta honez gain Askapena, Bilboko Askapeña konpartsa, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteak legez kanporatzea ere eskatu du.

Estatuak "behea jo du", Herriak Libre dinamikako ordezkarien esanetan, "prozesu esperpentiko honekin", eta ilegalizazio eskaeraren atzean "lan internazionalista, euskaldun eta herriatarra desagerrarazteko" nahia ikusten dute.

"Agresiotzat" jo duten "hamaikagarren erasoari" uko egingo diotela iragarri dute Herriak Libre dinamikako kideek. "Muzin egiten diogu Estatu inperialista txikitzaile honen epaiak entzuteari. Estatu espainolak ez dauka zilegitasunik gure lana epaitzeko; herria da epaile bakarra", erantsi dute.

 

Elkarretaratzea Bilbon

Gaur, hilak 19, 'Epaiketa politikorik ez! Askapena aurrera!' lelopean, elkarretaratzea deitu dute 19:30ean Arriaga plazan.

 

Askapena.org

@Askapena

[2015/10/02] Estatu espainiarra epaituko du gaur Bilboko Herriak Libre dinamikak

[2015/09/24] Bilbouni IAk Bilboko Herri Epaiketan parte hartzera deitu du

[2015/09/24] Manifestazioa, herri epaiketa eta kontzertuak 'Herriak Libre egunean'

[2015/09/07] "Espainiako Estatu inperialistaren" aurkako Bilboko herri epaiketa urriaren 2an izango da

[2015/08/31] Aste Nagusian ozen entzun da Askapeñaren aldeko aldarria

[2015/08/26] Askapeña konpartsa, jaiez, internazionalismoaz eta epaiketez

[2015/08/07] Jabier Ruiz eta Pedro Castillo, Askapeña: "Jaia ez dago desagertzerik"

[2015/04/23] Askapeña konpartsa: "Egotzi ahal diguten delitu bakarra internazionalistak izatea da"

[2015/04/20] Askapeña konpartsa babesteko dei bateratua egingo dute jai herrikoetako eragileek