“Alternatibak dituen herria bizirik dago”. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta-ren asanbladak datorren urriaren 24an 'Alternatiben Herria' ekimena abiatuko du. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, "egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea".
#AlternatibenHerria eraikitzeko era asko daude. "Ba al duzu gogorik Auzolan Erraldoi honetan parte hartzeko? Goazen deialdia ahalik eta gehien zabaltzera", diote antolatzaileek.
Parte hartzeko moduak
Informazioa zabaldu
- U24ko egitarau osoa [WEBGUNEAN]
-
Zer da #AlternatibenHerria? [BIDEOA]
-
Zein eragilek hartzen dute parte #AlternatibenHerria.n? [OSATZEN DOAN ZERRENDA]
-
Bizitza Anitzak eta Duinak (BAD) auzoaren aurkezpena [BIDEOA]
-
AuzoEKOnomia auzoaren aurkezpena [BIDEOA]
Egunean boluntario gisa aritu
-
Urriak 24an 250 boluntario beharko ditugu [INFORMAZIOA]
Ekimena diruz lagundu
-
Goteo bidez 21.000 euro lortu nahi ditugu. "Oraingoz 12.000 lortu ditugu. Oso erraza da".
Sare sozialetan ekimena bultzatu
-
"Atera zure buruari edo koadrilari argazkia globo berdeekin edo zerbait berdearekin eta #U24Bilbora traola erabili".
[2015-10-16] Alternatibak badira eta urriaren 24an Bilbon izango dira
[2015-10-09] 'Alternatiben Herria' ekimena jai giroan aurkeztuko dute Bilbo Zaharrean
[2015-10-07] Ostiralean aurkeztuko dute Bilbo Zaharrean 'Alternatiben Herria' ekimena
[2015-09-24] Alternatiba bila, alternatibak bertan
[2015-09-21] Alternatiben aurrerapena
[2015-09-21] Hilabeteren faltan, 'Alternatiben Herria'-ren aurrerapena izango da ostegunean
[2015-09-15] "Alternatiba egiteko" crowdfunding kanpaina erraldoia abiaraziko dute
[2015-09-10] 1.000 alternatiba izatetik gertu
[2015-06-11] 'Alternatiben Herria' bihurtuko dute Bilbo urriaren 24an