Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

uriola.eus 2016ko ots. 10a, 10:16

Elkarretatzea 'Ugartekok' deklaratu zuen egunean, 2015eko ekainean
Inputatutako seigarren ertzaina da. Martxoaren 2an deklaratu beharko du Bilboko 10. Instrukzio Auzitegi Ana Torres epailearen aginduz. 

Inputatutako ertzaina 2012ko apirilaren 5ean Indautxun pilotokadak jaurti zituen operatiboaren arduradunetako bat da, Iñigo Cabacas lau egunera hil zen jasotako pilotakadaren ondorioz. Operatiboa izan zen gau hartan furgonetako batean zegoen, El Mundo egunkariaren arabera.

Martxoaren 1ean, perituek deklaratuko dute Bilboko 10. Instrukzio Auzitegian. Cabacas sendiaren abokatu Jone Goirizelaiaren hitzetan, Cabacas hil zuen pilotakada jaurti zuen ertzaina, bere kokapenagatik eta pilotaren ibilbideagatik "bateragarria dena", identifikatzen duen bideoaren osagarri den txostena aurkeztuko dute perituek. 

Seigarren inputazioa ezagutu aurretik, auziak irekita daraman ia lau urtetan, Ertzaintzako bost kide inputatuak izan dira. Bi arduradun eta hiru agente. Furgonetetako arduradun bat, polizia-etxetik operatiboa gidatu zuen Ugarteko ertzainburua eta gomazko pilotak jarti zituztela onartu duten hiru ertzain.

Ekainean bukatuko da instrukzioa amaitzeko legeak ezarritako epea.

 

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"

[2015/02/25] Cabacas hil zuen pilotakada jaurti zuen ertzain bat identifikatu dute