2015ean, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioaren biharamunean, Auzitegi Nazionalak eskatuta, Guardia Zibilak ekimenean bildutako kuestazioa konfiskatuta eraman zuen LAB sindikatuaren egoitzatik. Diru hori manifestazioko gastuak ordaintzera bideratu behar zuen Sarek; Auzitegi Nazionalak aldiz, diruaren jatorria zalantzan jarri zuen, "argia ez zela" argudiatuz.
Aurten, iazkoa ez errepikatzeko asmoz, urtarrilaren 9ko martxan zehar boluntarioek jasotako dirua bost pertsonak zaindu zuten finantza erakundeetara eraman arte. Hain zuzen ere, lan hori Lokarriko koordinatzaile ohi Paul Riosek; Bizkaiko Abokatuen Kolegioko dekano ohi Nazario Oleagak eta Juan Mari Bidartek; eta Juan Daniel Barandiaran eta Felix Cañada abokatuek burutu zuten.
Sarek gaur goizean eskainitako agerraldian, Ainhoa Azkaratek, finantza arduradunak adierazi du, aurreko urtean geratutako eta gero, prozesua "gardena" izatea beharrezkoa zela. Bestalde, gehitu du, Poliziak "datu objektiborik gabe Sare kriminalizatu" nahi zuela.
[2016/01/15] Sare: "Laguntza ekonomikoaren faltan gaude oraindik lanean jarraitu ahal izateko"