Derbi bikoitza izango da All Star Dayn

uriola.eus 2016ko mar. 8a, 07:15

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren 75 urteurrena ospatzeko, hurrengo larunbatean, hilak 19, All Star Day ekimenean lehia bikoitzarekin gozatzeko aukera izango dute saskibaloizaleek Bilbao Arenan. 

Bizkaitar eta gipuzkoarren arteko norgehiagoka bikoitza izango da martxoaren 19an Miribillan All Star Day egunaren baitan. Lehenik, 17:00etan, emakumeak lehiatuko dira Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoaren arteko partidan.

Ondoren, 20:45ean hasiko dira gizonak jokoan. Lehen mailako partida, Dominion Bilbao Basket vs. Retabeat.es Gipuzkoa Basketen artekoa, hain zuzen ere.

All Star Dayrako sarrerak salgai daude jada hemen.

Harlem Globetrottersak eta bertako taldeak

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren 75 urteurrena ospatzera Harlem Globetrotters talde ezaguna etorriko da maiatzaren 19an Bilbao Arenara. Bilbao Basket, Gernika KESB eta BSR Bilbao saskibaloi taldeekin batera, Harlem Globetrotters taldeak parte hartuko du ospakizun jaialdian. 

 

bizkaiabasket.com

@BizkaiaBasket

[2016-01-19] Harlem Globetrottersak etorriko dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren 75. urteurrena ospatzera