Gizarte-hezitzaileekin egingo den proba pilotu honen helburu nagusia da kaleko edanaren eraginak murriztea: zaratak eta zikinkeriak sortutako arazoak eta gehiegizko kontsumotik eratorri daitezkeen arriskuak. Bitartekaritza-lanak zazpi aste iraungo du eta tartean dauden udal sailek gainbegiratu eta koordinatuko dute.
Profesionalak neska-mutilen kuadrillengana joango dira haiekin berba egitera eta Bilboko Udalak garatutako programa honen helburuak zeintzuk diren transmititzeko. Horrela azalduko dizkiete atseden hartzeko eskubidearen eta gaueko aisialdiaren arteko oreka lortu beharra, gizalegearen kontrako jokabideen eta alkoholaren gehiegizko kontsumoaren ondorioetan sakonduz (garbitasuna, osasuna eta administrazioaren arloko ondorioak).
Hezitzaileen ibilbideari eta ordutegiari dagokienez, kaleko edanaren errealitatearen maparen arabera eta gazteek gauez uriaren erdialdetik egiten dituzten ohiko bideen arabera diseinatu dira.
Udalak adierazi du maiatzean eta ekainean bitartekaritza-lana egin ondoren, eta kontuan hartuta gazteen gaueko aisia beste herri batzuetara mugitzen dela udan, lantaldeek esperientziaren ebaluazioa egingo dute gero egin beharreko jarduketak definitzeko.
Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak, Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Sailak, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Segurtasun Sailak kaleko edanaren errealitatearen buruz egindako lana oinarri hartuta planifikatutako neurrietako bat da hau. Neurria, besteak beste, gazte-taldeek eta adituek proposatu zuten kaleko edanaren errealitatea aztertzeko burututako galdeketan, Udaltzaingoak urian egiten duen lanarekin batera.
Argazkia: meggr.wordpress.com
[2016-04-22] Kaleko edanaren aurrean bizikidetza hobetzeko zenbait neurri proposatu ditu Udalak
[2015-02-20] Gazteen artean errotutako ohitura da kaleko edana Bilbon