Joan den asteartean zenbait zentzategi eta adin txikikoentzako zentroetatik ihes eginda zegoen 20 urteko gaztea atxilotu bazuen Bilboko Udaltzaingoak, atzo -asteazkena- Pichis familiako beste kide bat atxilotu zuen. 36 urteko J.L.M.C. "Hirugarren gradua ez betetzeagatik eta zigorra apurtzeagatik" justiziatik ihes eginda zegoen gizona. Hain zuzen ere, aurreko egunean -asteartea- auzokideei "eraso eta mehatxuak" egiteagatik" Ollerietan identifikatutako hiru lagunetako bat da.
Gaur 9:00etan hasi den Bilboko Udalbatzako Osoko Bilkuraran hizpide izango dute zinegotziek Ollerietako segurtasun eta bizikidetza arazoa. Ollerietako bizilegun batzuk udaletxera hurbiltzeko asmoa azaldu dute, eta astelehenerako, hilak 30, mobilizazioa deitu dute udaletxe aurrean.
Udalak "desegintzat" jo zuen Pichien taldea, maiatzaren 19an, lau atxiloketa egin ostean.
[2016-05-25] Pertsona bat atxilotu eta hiru identifikatu ditu Udaltzaingoak Ollerietan
[2016-05-19] Ollerietako ‘Pichis’ taldea desegin dutela adierazi du Bilboko Udalak
[2016-04-27] Iritzia - Atxurigorri: Behar den beste lan ez da egiten