Fresnesko euskal preso politikoek amaitutzat eman dute gose greba

uriola.eus 2016ko mai. 30a, 09:09

Larunbatean Fresneseko kartzelara egindako martxa (Argazkia: ‏@sortuEH)

Gizonezkoen moduluan dauden euskal preso politikoek atzo -igandea- gauean amaitu dute gose greba. Emakumeek ere gose greba utzi dute Itziar Moreno "beste euskal preso politikoak dauden espetxe batera trasladatuko dutela ziurtatzean". 

Baraualdiaren hasieratik 19 egun bete direnean, Fresnesko espetxean dauden euskal preso politikoek atzo, hilak 29, eman diote amaiera gose grebari. Euren senideek Etxerati azaldu diotenez, kartzela horretako zuzendaritzak Itziar espetxez aldatuko dutela ziurtatu ondoren hartu dute erabaki hori, kartzela aldaketa horrek "protesta abiatu zuen isolamendutik ateratzea ekarriko baitu". 

Gose greba eta janariari ukoak amaitutzat eman dituzte baita Fresneseko emakumeen moduluko Itziar Moreno, Ekhiñe Eizagirre eta Iratxe Sorzabal euskal presoek atzo goizean. Alta, Iratxe Sorzabal eta Ekhine Eizagirre mitarrean geldituko dira Itziar Morenoren trasladoa gauzatu arte. Espetxeko zuzendaritzak Moreno beste emakumezko euskal preso politikoak dauden kartzela batera lekualdatuko dutela hitz eman du.

 

[2016-05-27] Babesa Fresnesera

[2016-05-25] Iritzia, Sare-Santutxu: Itziar Moreno euskal presoa isolamendu egoeratik atera behar dute

[2016-05-24] Gose greba hasi du Itziar Moreno euskal presoak Fresnesen