Dispertsioak eragindako seigarren ezbeharra salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean

uriola.eus 2016ko eka. 28a, 09:08

Joan den ekainaren 14ko elkarretaratzea

Gorka Lupiañez euskal preso politikoaren bi lagunek ezbeharra izan zuten atzo -igandea- Topaseko kartzelara (Salamanka) bidean. Heldu batek eta adingabeko batek jasan dute istripua zehazki. "Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko seigarren ezbeharra da hau, hirugarrena hilabete honetan".

Etxerat elkarteak prentsaurrekoa eskainiko du gaur, hilak 28, Bilbon, dispertsio politikak "ezartzen duen arriskua" salatzeko: "makina bat istripu eta kalte fisiko, psikiko eta ekonomiko". 

Horrez gain, Etxeratek istripua salatzeko kontzentrazioak eta senide horiei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bilbon, gaur, arratsaldeko 19:00etan izango da Arriaga plazan.

 

[2016-06-14] Dispertsioak sortutako urteko bosgarren istripua salatzeko kontzentrazioa

[2016-06-07] Dispertsioak eragindako azken istripua salatzeko elkarretaratzea deitu dute

[2016-05-17] Dispertsio politikak 2016an eragindako hirugarren istripua salatzeko elkarretaratzea deitu dute arratsaldean