Deustuko 10 arraunlarik, Portugaleteko hiruk eta Iberia, Kaiku eta Arkoteko arraunlari banak osatzen dute Deustuko Arraun taldeko eskifaia. Klub gisa Bizkaian osatzen den lehen emakumezkoen trainerua da Deustukoa. Lehen denboraldi honetan erronkatzat dute udako egutegian garrantzitsuak diren estropadetan, Euskotren Ligan eta Kontxako Ikurrinan, aurkariekin indarrak neurtzea.
Deustu Arraun Taldea da Bilboko Udalaren laguntzarekin batera Emakumeen Bilboko Ikurrinaren antolatzailea. Larunbatean, uztailak 2, 16:30ean abiatuko da estropada Udaletxearen aurreko nasatik. Bi txandatan jokatuko da; lehenengoan 4 ontzi arituko dira eta bigarrenean, berriz, bost. Guztira 2.778 metroko ibilbidea izango dute. Ziaboga Pedro Arrupe zubiaren parean hartuko dute. Ondoren, ontziek helmugara itzuliko dira, hau da, Udaletxearen aurrera.
Proban Kantabriako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 9 tripulazio izango dira parte hartuko dutenak: Pasai Donibane; Orio; Hibaika; Getaria-Zarautz; Deustu-Bilbao; Hondarribia; Hernani; Donosti-Arraun Lagunak; eta Colindres.
Orain arte
Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustu arraun-taldearen elkarlanari esker emakumezkoen Deustuko traineruak bost probetan parte hartu du: Bilbao Tecuni III. Gau-estropadan, Kaikuren traineru-jaitsieran -urtarrilean-, Orioko traineruen jaitsieran -otsailean-, Deustuko traineruen jaitsieran -martxoan- eta Mutrikuko estropadetan -ekainean-.
[2016-06-29] Irati Perez de Nanclares: “Lortu dugu arraunlari neskak hemen geratzea”