Bilbao BSRko lau jokalari izango dira gurpil-aulki gaineko saskibaloiko finalean Rion

uriola.eus 2016ko ira. 16a, 10:15

Argazkia: Bidaideak Bilbao BSR

Irailaren 17an jokatuko dute Espainiako eta AEBetako saskibaloi selekzioek Rioko Joko Olinpiarretako gurpil-aulki gaineko finala. Bertan izango dira Asier Garcia, David Mouriz, Amadu Tijane Diallo Espainiako taldean eta Joshua Turek AEBeko taldean; Bidaideak Bilbao BSRko jokalariak, laurak. 

Europako txapelduna, Britainia Handia, garaituta (69-63) sailkatu da lehen aldiz Espainiko selekzioa final paraolinpiar batean. Asier Garcia kapitaina izan zen partiduko jokalari onena emaitza bikainak lortuz: 19 puntu, 13 errebote, 13 asistentzia eta 4 lapurreta. 

Amadu T. Diallo saskipeko jokoan nabarmendu da eta David Mouriz saskiratzeetan (Japoniaren aurka partiduko MVP izendatu zuten).

Joshua Turek, bestalde, menderatu gabe iritsi da finalera bere taldearekin. Minutu ugari jokatzen ari da eta puntu egile nagusietako da amerikarren artean.

 

Finala

Irailaren 17an, larunbata, 22:30ean (17:30ean Brasilen) hasiko da Espainia eta AEB selekzioen arteko gurpil-aulki gaineko saskibaloiko finala, Bilbao BSRko lau jokalarirekin. 

 

[2016-09-07] Asier Garcia bilbotarrak XV. Joko Paraolinpiarretan parte hartuko du Rion

[2016-09-07] Lau euskal kirolari lehiatuko dira Brasilen XV. Jojo Paralinpikoetan

[2016-06-02] Asier Garcia, Bidaideak Bilbao BSR: “2012tik taldeak ez dio hazteari utzi”