Zilarrari kosk

uriola.eus 2016ko ira. 19a, 11:00

Argazkiak: Bilbao BSR

Egun "historikoa" izan da BSR Bilbao taldearentzat 2016ko irailaren 17a, izan ere, lau taldekidek jokatu dute aulki-gurpil gaineko saskibaloiko final paraolinpirra (Espainia 52 - AEB 68).

Espainiako selekzioak lehen minutuen amerikarrei aurre egitea lortu bazuen ere (12-8, lehen laurdenean), bigarren laurdenean kantxaratu zen Joshua Turekek markagailuan aldea zabaltzea lortu zuen.

Gogor ahalegindu zen Asier Garcia amerikarren defentsa apurtzen. Asierren lana bere taldekideek baliatu zuten hainbat distantziatik saskiratuz, emaitza atsedenaldian 23-29ra estutu arte. 

Atsedenaldiaren ostean, amerikarrek 0-6ko partzialarekin egin zuten aurrera. Artacho entrenatzaile espainiarrak hutsartea eskatu zuen partida bideratu ahal izateko. Pablo Zarzuelaren kemenari esker jarraitu zuten itxaropentxu minutu batzuk gehiago, harik eta Jake Williams agertu arte. Williamsen hiruko bi saskiratzerekin, 42-47 iritsi ziren hirugarren laurdenera. 

Partida irauliko zutela zirudien, baina Espainiako taldearen urduritasunak eta amerikarren defentsa sendoak sahiestu zuen ametsa.

Azken minutuetan Artachok jokalari guztiak kantxaratu zituen, zilarrezko dominaren parte izan zitezen. Espainiak Joko Paraolinpiarretan, aulki-gaineko saskibaloian, inoiz lortu duen emaitza onena da larunbatean erdietsitakoa. 

BSR Bilbaoko jokalari finalean: Amadu T. Diallo, Asier Garcia, Joshua Turek eta David Mouriz

 

Lau 

Bilbao BSR taldea izan da finalean jokalari gehien izan duen taldea, Madrileko Ilunion taldearen atzetik (bost). Hain zuzen ere, Asier Garcia, David Mouriz, Amadu Tijane Diallo Espainiako taldean eta Joshua Turek AEBeko taldean.

Larunbatekoa ez zen Asier Garciaren gaua izan. Ez zen erasoan fin ibili. Bera izan zen amerikarren defentsak ondoen zaindu zuen jokalaria. Asierrek 5 puntu baino ez zituen egin, 10 errebote eta 16 asistentzia.

David Mouriz ere ez zen zorioneko ibili jaurtiketetan, ez zuen saskiratzerik lortu jokoan parte hartu zuen minutuetan. 

Amadu T. Diallok hiru minutu eman zituen kantxan, eta ez zuen ezertarako betarik izan.  

Joshua Turekek, berriz, 6 puntu lortu zituen amerikarrentzat. 

 

[2016-09-16] Bilbao BSRko lau jokalari izango dira gurpil-aulki gaineko saskibaloiko finalean Rion

[2016-09-07] Asier Garcia bilbotarrak XV. Joko Paraolinpiarretan parte hartuko du Rion

[2016-09-07] Lau euskal kirolari lehiatuko dira Brasilen XV. Jojo Paralinpikoetan

[2016-06-02] Asier Garcia, Bidaideak Bilbao BSR: “2012tik taldeak ez dio hazteari utzi”