ldo honetan, lurzoru klausulei dagozkien kontsultetan, batik bat, hiritarrek jakin nahi dute erreklamatzailearen hipoteka-maileguan klausula hori dagoen ala ez eta finantza-erakundeen aurrean kontsumitzaileek dituzten eskubideak zeintzuk diren.
Guztira, 2016an Bilboko Udaleko Kontsumitzaileentzako Informazio Bulegoan hiritarrek egin dituzten lurzoru klausulen gaineko 27 kontsulten erdiak abenduaren 21aren ostekoak dira. Alegia, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Gorenak klausulen itzulketaren atzeraeragina ezarri eta gero egindakoak.
Kontsumitzaileentzako informazio eta orientaziorako udal bulegoak ohiko protokoloa betetzen du eta erreklamazio-eredua banatzen du, behin beteta, lurzoru klausulen eraginpeko pertsonek dagokien bankuan aurkez dezaten erreklamazio-modura.
Horrez gain, zerbitzuaren errefortzurako, aurki, KIUBek tresna informatikoak eta kalkulu egokirakoak gertu dauzkanean, kaltetuek finantza-erakundeetan erreklamatu ahal izango duten osoko zenbatekoaren kalkulua eskainiko du.
Sei profesional Bilboko KIUB bulegoan
Gaur egun, KIUB bulegoan sei profesional daude. Horietatik lauk bitartekotza eta aholkularitza-lanak egiten dituzte eta beste bik espedienteak gainbegiratzen eta aztertzen, eta koordinazioaz, kudeaketa ekonomikoaz eta kontsumo arduratsuaren inguruko heziketa-programak kudeatzen.
KIUB bulegoa Ugalde kaleko 7an dago, harremanetarako telefonoa 944 20 49 69 da eta hau da ordutegia: astelehenetik eguenera, 10:00-13:30; barikuetan, hitzorduarekin, 08:30-13:30. Gainera, edozein kontsulta egin daiteke helbide elektroniko honetan: omic@ayto.bilbao.eus.
[2014-07-15] Lurzoru klausulen aurka kontzentratu da ADICAE epaitegi aurrean